XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bazekien anaiarena, baina zorotasunak egunerokotasunean botatzen duen usaia ezin pairatu da sudurra piskanaka ohitu ez bada.

Aitaren tristura siniestroa, sustria eta helburua nahasten dituen eritasuna.

Edo amaren algara zaratatsuak, keinu biziak eta begirada eszitatuak.

Etxean ez zegoen inor inbitatzeko ohiturarik.

Gehienez jota, noizean behin baserriko senideren bat bazkaltzera.

Anaiarena areagotzen zen eran ez genuen inor etxera ekartzen eta aitarentzat arrotzen bat etxean topatzea bere gazteluaren bortxaketarik haundiena zen.

Carmenek ordea ez zuen horrelakorik egin.

Momentu hura arte ez nuen amestu ere egin alboko inor ni nola poztutzeaz arduratu zitekeenik, ez nekien zer zen maite denaren antza izateko premia ere.

Egia esan, Carmen topatu arte ez nuen ezagutzen begietan mugitzen diren itzalez bizi den espioitza goxo hori; doinuaren gora-beherek adierazten dutena asmatu nahiean emandako minutuak.

Ez nekien larridura hori maitasunarekin eta ez beldurra eta hamorruarekin lotu zitekeenik.

Egun pare bat geroago Carmenek bakarrik zetorrela anuntziatu zidan eta telefonoz hitzegin zuela pentsio batean gela hartzeko.

Halare, kaskoari nahi adina buelta eman ondoren, ez nuen erabaki Carmen etxera eramango nuen ala ez.

Gauza gehiegi jokatzen nuen bisita hartan eta ez nion bat-bateko lanari gehiegi amore eman nahi.

Ondo pentsatu behar nuen nola jokatu, zein erropa jarri, pelukerira joan ala ez.

Ostegun santurako erabakiak nituen puntu nagusiak.